Amaiera emango diote Udaberriko Emakumeen Jabekuntza Eskolari

Aiurri 2022ko eka. 10a, 10:17

Udaberriko egitarauari amaiera emateko, bertso-saioa izango da Lekaion, hilaren 16an, ostegunarekin, herriko bertso-eskolako emakumeek antolatuta, arratsaldeko 17:30ean. 

Saio honetarako sarrera guztiz doakoa izango da, eta gonbidapenak jaso beharko dira Saroben honako ordutegi honetan: 09:00-13:00 eta 16:00-18:00. Online ere eskatu daitezke gonbidapenak.

Amaierako saio honetan,  udaberriko eskola baloratuko da, eta, aldi berean, parte hartu duten emakumeek beren artean elkar ezagutzeko balioko du, datozen jabekuntza eskoletarako interes eta proposamenak partekatzeko eta jasotzeko aukera aprobetxatzearekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!