Ekintzaz beterik dator uda gazteentzat, Gaztelekuaren eskutik

Aiurri 2022ko ekainaren 10a

Uda bete ekintza izango dute urnietako gazteek aurten, Gaztelekuak antolatuta. Ekainaren 22an hasi, eta, uztailaren 20ra bitarte, askotariko hitzorduak izango dira 11-16 urteko nerabeentzat. Aurten, gainera, berrikuntza gisa, Lekunberrira egingo da bi eguneko irteera. 

Izena emateko Gaztelekura bertaratu beharko da ekainak 9-17 bitartean (astelehen eta astearteetan 17:00-19:30 / asteazken eta ostegunetan 17:00-20:00 / ostiraletan 17:00-21:00).

  • Ekainak 22: ur jolasak.
  • Ekainak 23: bazkaria Gaztelekuan (DBH 1 eta DBH 2).
  • Ekainak 24: Urnietako igerilekura.
  • Ekainak 27: Zurriolara (Donostia) arratsalde pasa.
  • Ekainak 28: Lekunberiko irteeraren bilera.
  • Ekainak 29: Urumeara bizikletan.
  • Ekainak 30: parrillada (DBH 2, DBH3 eta DBH4).
  • Uztailak 1: Urnietako igerilekura.
  • Uztailak 4: Zurriolara (Donostia) arratsalde pasa.
  • Uztailak 5: Leitzaranera bizikletan.
  • Uztailak 6: irlara egun pasa.
  • Uztailak 7: Zurriolan (Donostia) surfa (DBH 2, DBH3 eta DBH4).
  • Uztailak 8: Urnietako igerilekura.
  • Uztailak 11 eta 12: Lekunberrira txangoa.
  • Uztailak 13: Errenteriako zinemara.
  • Uztailak 14: helatuak.
  • Uztailak 15: Gaztelekua itxita.
  • Uztailak 18: Ondarretan (Donostia) piragua (DBH 1, DBH 2, DBH3 eta DBH4).
  • Uztailak 19: Tie dye.
  • Uztailak 20: Hernaniko igerilekura egun pasa.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!