Zabalik da trenbidearen bi aldeak konektatzen dituen lur azpiko pasabidea

Aiurri 2022ko eka. 13a, 10:30

Joan den asteazkenean ireki zuen Urnietako Udalak herriko tren-geltokiko lurpeko bidea; trenbide-instalazioen kanpoaldean kokatu da, eta udalerriaren bi aldeek konektatuta jarraitzen dute, alegia, aurrerantzean, urnietarrek ez dituzte trenbideak zeharkatu behar andenetera edo bidegorrira joateko, azpiko pasabidea dute horretarako.

Lurpeko pasabiderako sarbidea eskailera edo igogailuen bidez egiten da bi aldeetatik. Obraren aurreneko fasea bukatuta, ADIFek bigarrenari eman dio hasiera. Orain, besteak beste, andenen altuera nibelatzea izango da helburua. Gaurtik aurrera, fase honetan beharrezkoak diren gaueko lanak hasiko dira, eta, beraz, Udalak adierazi duenez, baliteke herritarrei hainbat kalte eragitea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!