Amaitzear da ikasturtea AEKrentzat, eta, azken txanpan, Zilegi Eskola antolatu du, gaur arratsalderako. Sarah Alfonso urnietarrak dirua aurrezteko gomendioak emango ditu. Garaiotan, zeri erreparatu eta nondik aurrezteko aholkuak izango dituzte hizpide. Saioa Urnietako AEKren beheko lokalean izango da 17:00etatik 19:00etara.