Ekainaren amaiera arte izango dute herritarrek Sanmieletako kartel lehiaketan parte hartzeko aukera

Aiurri 2022ko eka. 14a, 09:08

Aurtengo Urnietako San Miel jaien kartel lehiaketan parte hartu nahi? Bada, uztailaren lehenera arte izango duzu, irakurle, horretarako aukera. Jai Batzordeak aukeratuko du irabazlea eta bozkatuenak 450 euroko saria eskuratuko du.

Egileek hainbat baldintza bete beharko dituzte kontuan. Hala, parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 obra aurkeztu ahal izango ditu, A3 tamainako euskarri zurrun baten gaineak. Lanak formatu digitalean ere aurkeztu beharko dira, eta hauek, gutxienez, 300 ppp*ko erresoluzioa izan beharko dute eta CMYK kolorea. Kartelak `URNIETA, 2022ko SANMIELAK´ goiburua izan beharko du. Jatorrizko lanak Udaleko Bertan bulegoan aurkeztu beharko dira, 07:30-14:30 ordutegian (telefonoa: 943 00 80 00 edo urnietakoudala@urnieta.eus).

OInarriak ikusteko, egin klik HEMEN

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!