Gure Eskuk antolatu duen “Piriniotako bidea” ekimenean izena emateko aukera izango da Urnietan

Aiurri 2022ko eka. 14a, 12:22

Gure Esku mugimenduak, Kataluniako elkarte ezberdinekin batera, Erabakitzeko eskubidearen aldeko “Via Pirinenca-Piriniotako Bidea” ekimena egitera doaz. Uztailaren 2an Higer lurmuturretik Creusera doazen 300 mendi gailurrak argiztatu nahi dituzte.

Udaberrian iragarri zuen Gure Eskuk laster burutuko den Piriniotako bidea ekimena: “Uztailaren 2an, katalan eta euskal herritarrok 300 gailurretik gora argiztatuko ditugu Pirinio osoan zehar. Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi-lerro bat osatuko dugu Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora, gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko. Erronka kolektibo erraldoia izango da. Euskal herritarrok 115 gailur argiztatuko ditugu, Jaizkibeletik Benasqueraino, eta gailur horietan guztietan izen ematea zabalik dago”.

Beterri-Aiztondoko biztanldeek Munagirre mendia argiztatu behar dute. Oiartzunen dago, Artikutzara bidean. Andoain, Urnieta, Hernani eta Astigarraga udalerrietako biztanleei hara joateko deia luzatu diete.

Izen-ematea

www.gureesku.eus webgunearen bidez egin daiteke, baina Urnietako taldeak postua ipiniko du hurrengo egunetan:

  • Ekainak 17, ostirala. 19:00, Guria ondoko plazatxoa.
  • Ekainak 18, larunbata. 12:00, Etxeberri plaza.
  • Ekainak 23, osteguna. 19:00, Guria ondoko plazatxoa.
  • Ekainak 25, larunbata. Guria ondoko plazatxoa.

Ekimenaren bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!