Juankar Alberdi gogoan hartu zuten, bere heriotzaren 34. urteurrenean

Aiurri 2022ko eka. 16a, 13:05

Juankar Alberdi Martirena (1958-1988) urnietarra asistentzia ezaren ondorioz bihotzekoak jota hil zela Herrera de la Manchako (Ciudad Real) espetxean eta Jaurlaritzak biktimatzat ez duela hartzen, salatu zuten hainbat urnietarrek San Juan Plazan atzo egin zuten ekitaldian. Agurrak, lore-eskaintzak, txalapartak, bertsoek eta hitzartzeek osatu zuten ekitaldia, eta halaber, senitartekoei babesa adierazi zieten amaieran. Ekitaldia ikusgai, bideoz:

Joxe Fermin Argiñarena bertsolariak bi bertso abestu zituen ekitaldian:

Gaurko egunak herritarrontzat

Oroitzapen asko dazkar.

Heriotzaren berri jakin da

Denok egin gendun dar-dar

Batzuk eroso  guretzat berriz

Beti pendiz edo malkar.

Bañan arnasik degun artean

Ez degu aztuko Juankar.

 

Ta-heriotza naturala zan

Saldu ziguten holaxe.

Bañan kartzelan naturaletik

Gutxi dago bai horixe.

Armak isilduz, kartzelak hustu

Espero gendun belaxe,

Konpon bideak geldirik daude

Erloju oi bezelaxe.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!