Bertsoa eta pilota uztartuko dituzte

Aiurri 2022ko eka. 17a, 13:25

Bertso-pelota saioa antolatu dute zenbait urnietarrek uztailaren lehenean. Hala, bi diziplina horien arteko erakustaldia izango da iluntzeko 19:00tan Urnietako Udal Pilotalekuan: pelota-partidua jokatu bitartean, bertsolariak egongo dira kantuan.

Mikel Goñi eta Imanol Odriozola urnietarra Mikel Arangurenen eta Iker Urmenetaren aurka ariko dira. Bien bitartean, Eli Pagola eta Andoni Mujika Anatx- bertsolariek girotuko dute ostiral iluntzea.

Sarrerak jada salgai daude: Oianumen eta Frontoi tabernan. Horrez gain sariak zozkatuko dira:

1. saria: bi afari oianume jatetxean

2. saria: gourmet produktuen otarra

3. saria: oliba olio kutxa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!