Skatepark berriaren diseinua iragarriko du Urnietako Udalak

Aiurri 2022ko eka. 17a, 13:40

Urnietako Udalaren aurrekontu irekietan behin baino gehiagotan agertu den proposamena da skatepark-a. Hala, gazteekin elkarlanean aritu da urte hasieratik Udala, beren eskakizunari erantzuteko.  

Lehenengo bilera hartan ateratako ondorioekin, Eula Arkitektura estudioak proiektuaren lehenengo proposamena egin du. Lan hori datorren asteazkenean, hilak 22, aurkeztuko zaie herriko gazteei eta etorkizuneko skateparkaren erabiltzaileei; 18:30ean izango da, Lekaion. Bertan elkartutakoek skatepark berriaren xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dituzte, eta behar izanez gero, baita ekarpen berriak egin ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!