Sagardo Txapelketaren finala, astelehen honetan Galarretan

Mikel Arberas 2022ko eka. 20a, 07:48

Sagardoaren txapelketaren edizio berria amaierara iritsko da gaurkoan. Ikusmina nabari da Beterri-Buruntzan eta Galarretara ohi baino ikusle gehiago bertaratuko dela aurrikusten da.

Astelehen honetan hasiko da finala, arratsaldeko 18:00tan Galarretan. Gauez ETB1ean ikusi ahal izango da.

Setien-Oialume Zar

Ansak eta Juaneneak (Setien) 30-25 irabazi zuten Goikoetxea V eta Barrenetxearen (Oialume Zar) aurka.

Larre Gain-Petritegi

Bigarren finalaurrekoan Urrizak eta Zubirik (Larre Gain) 30-22 irabazi zuten Segurola eta Azpirozen (Petritegi) aurka. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!