Asfaltatze-lanak, Ermotegin

Aiurri 2022ko eka. 20a, 09:35

Gaurtik hasi eta asteazkenera bitarte, asfaltatze-lanak egingo ditu Urnietako Udalak Ermotegiko etxebizitza berriak direla eta. Hala, baliteke, zirkulazioan unean uneko aldaketak ematea. 

Urnietako eguneko zentro ondoan dagoen aparkalekuan izango da eragin nagusia; bereziki bertako sartu-irtenetan. Ahal den neurrian ahalbideratuko dira, beti ere unean uneko mozketak eginez. Eguneko zentrora joaten ohi den mikrobusari, ordea, sarbidea bermatuko zaio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!