Iristear da herrira San Juan Sua

Aiurri 2022ko eka. 21a, 11:58

Urteko gaurik magikoena omen da ekainaren 23a. Hala, Euskal Herriko makina bat txokotan ospatu dute udako solstizioa, San Juan sua, baita Urnietan ere. Hain justu ere, hori ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte Akelarrea elkarteak eta Txanbolin txistulari bandak ostegun honetarako,

San Joan gaueko egitaraua 22.00etan hasiko da Plazido Muxika plazan, eta jarraian, 22:15ak aldera, Urnietako Akelarre taldeak ikuskizuna eskainiko du dantza eginez. Ondoren, 22.30ean, sua piztuko dute, eta jarraian, Txanbolin txistulari bandarekin erromeria izango da bertaratzen diren herritarren gozamenerako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!