Amaitzear da Gure Esku Dagoren “Piriniotako bidea” ekimenean izena emateko epea

Aiurri 2022ko eka. 23a, 09:58

Uztailren 2an, larunbatarekin, “Via Pirinenca-Piriniotako Bidea” ekimena gauzatuko du Gure Esku Dago mugimenduak, Kataluniako zenbait eragilerekin elkarlanean, erabakitzeko eskubidearen alde. Hala, mendi-lerro ezagunaren 300 tontor baino gehiago argiztatuko dituzte makina bat lagunek. Euskal herritarrek Jaizkibeletik Benasquerainoko tartea hartuko dute. 

Hala, Beterri-Aiztondoko biztanldeek Munagirre mendia argiztatu behar dute. Oiartzunen dago, Artikutzara bidean. Andoain, Urnieta, Hernani eta Astigarraga udalerrietako biztanleei hara joateko deia luzatu diete. 

Izen-ematea

www.gureesku.eus webgunearen bidez egin daiteke, baina Urnietako taldeak postua ipiniko du hurrengo egunetan:

  • Ekainak 23, osteguna. 19:00, Guria ondoko plazatxoa.
  • Ekainak 25, larunbata. Guria ondoko plazatxoa.

Ekimenaren bideoa

Era berean, ekainaren 26an, igandearekin, agerraldia egingo dute antolatzaileek, eta ekimenean parte hartuko duten kideak nahiz gainerako herritarrak gonbidatu nahi dituzte Tilosetako eskilaretara. Bertan, aurkezpena egiteaz gain (eta etorrera-tzulera ordutegiak aipatzeaz gain), mokadutxoa egongo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!