Eguraldiak San Joan Gaueko programazioa baldintzatu dezake

Aiurri 2022ko eka. 23a, 13:31

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, baliteke euria protagonista izatea San Joan Gauean. Urnietan hainbat ekitaldi antolatu dira gaur gauerako, eta baliteke zenbait ekintza bertan behera gelditzea eguraldiaren ondorioz. Halere, hala ez bada, egitaraua goitik behera gauzatuko dela iragarri du Urnietako Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!