Iluntzean, eguraldi kaxkarra egin bazuen ere, ateri egon zen Urnietako San Juan suaren ospakizunak iraun bitartean. Ongi etorri ezin bereziagoa eman zioten urnietarrek udari, sorginen dantzarekin, eta, sua piztu ondoren, Txanbolin Txistulari bandaren melodiekin.