Euskaraldirako dinamizatzailea behar du Euskaltzaleen Topaguneak Urnietan

Aiurri 2022ko eka. 27a, 11:27
Xoxoka, 2018. urteko Euskaraldia

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo den Euskaraldirako dinamizatzailea behar du Euskaltzaleen Topaguneak Urnietan. Lan jardun erdiko lanpostua eskaintzen da, lau hilabetez, eta datorren irailaren 1ean hasita. Bihar amaituko da hautagaiak aurkezteko epea. 

Euskaraldia dinamizatu beharko du hautatutako pertsonak bai eta horren barnean egingo diren hitzorduak antolatu ere. Honako zeregin hauek gauzatu beharko ditu, besteak beste: herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu eta prestakuntza eskaini, Euskaraldiko Batzordea ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea, tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu, eta entitateen lanketa planifikatu eta garatu.

Hala, zenbait baldintza bete beharko dituzte postu horretara aurkezten diren kideek: 

  • Euskara maila ona izatea
  • Urnieta ondo ezagutzea
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.

Bestalde, kontuan hartuko da:

  • Komunikazio alorreko ezagutza
  • Lanerako autonomia maila altua
  • Ordutegi malgutasuna 

Curriculumak eta motibazio gutunak aurkezteko bi modu daude: Lansarean webgunearen bidez, edota mikel@topagunea.eus helbidera mezua bidalita. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!