Martxan da udal igerilekuko taberna ustiatzeko lehiaketa

Aiurri 2022ko eka. 27a, 11:40

Urnietako Udalak berriro ireki du kiroldegiko udal igerilekuan dagoen taberna ustiatzeko zerbitzua emateko lehiaketa. Pleguetan zehazten den bezala, ustiapen-aldia uztailetik irailera bitartekoa izango da, udal-igerilekua irekita egongo den denboraren baliokidea.

Tabernak kokapen berria izango du, eta espazio itxia eta terraza izango ditu. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 1ean amaituko da, arratsaldeko 14:00etan.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, egin klik HEMEN

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!