Urnietako Udalak lokal bat utziko dio elkarteari, hitzarmenean zehaztutako jarduerak garatu ahal izateko. Era berean, Urnietako Udalak diruz lagunduko du elkartea, honek hitzarmenean zehaztutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko. Aurten 23.000 euroko laguntza jasoko du jarduera ildoetarako eta 1.000 eurokoa inbertsioetarako.
Hitzarmenaren eta sinatzaileek hartutako konpromisoaren jarraipena egiteko batzorde bat eratuko da. Urtean gutxienez lau aldiz bilduko da eta bertan sor daitezkeen arazoei konponbidea emango die. Hitzarmena datorren 2024ko abenduaren 31 arte egongo da indarrean, eta luzatu ahal izango da baldin eta bi alderdiek idatziz adosten badute.