Ermotegiko urbanizazio ondoko errepidea desbideratu egingo da, lurpeko lan batzuen ondorioz

Aiurri 2022ko eka. 28a, 08:23

Ermotegiko urbanizazio ondoko GI-3722 errepidearen azpian lurpeko lan batzuk egiten hasiko dira gaurtik hasita. Horregatik, pare bat astez, puntu horretako trafikoa desbideratu egingo da ondoan egokitu den ibilbide berritik.

Aurrez aipatutako lan hauek Uraren Euskal Agentziak (URA) ezarritako baldintzak betetzeko egingo dira. Horretarako, kaxoi prefabrikatu batzuk lurperatuko dira errepidean, eta horregatik desbideratuko da errepidea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!