Ikastaroen ate irekiak egingo ditu Urnietako kiroldegiak

Aiurri 2022ko uzt. 5a, 08:20

Astelehenarekin, hilaren 11n, datorren ikasturteari begirako ate irekeiak izango dira Urnietako kiroldegian, hainbat jarduera probatzeko eta, aldi berean, instalazio berriak hurbilagotik ezagutzeko.

Halere, aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da. Horretarako epea atzo ireki zen eta kiroldegiko sarreran egin beharko da, doan. Plaza mugatuak daude, ordea: ikastaro bakoitzeko hamasei toki egongo dira. 

Honako ikastaro hauek egingo dira:

  • Gimnasia funtzionala: uztailaren 11n (09:00) eta 13an (19:00).
  • Total training: uztailaren 11n (19:00) eta 13an (09:00).
  • Defentsa pertsonala: uztailaren 12an (09:00) eta 14an (19:00).
  • GAP-Hipopresiboak: uztailaren 12n (19:00) eta 14an (09:00).
  • Cardioboxing: uztailaren 15ean (09:00 eta 19:00).
  • Bodypump: uztailaren 18an (09:00) eta 19an (19:00).
  • Spinning: uztailaren 18n (19:00) eta 19an (09:00).
  • Tonifikazioa: uztailaren 20an (09:00 eta 19:00).
  • Pilates: uztailaren 21ean (09:00 eta 19:00) eta 27an (19:00).
  • Stretching: uztailaren 27an (19:00).
  • Yoga: uztailaren 29an (09:00).
  • Yoga aurreratua: uztailaren 29an (11:00).
  • Yoga terapeutikoa: uztailaren 29an (20:00).
  • Meditazioa: uztailaren 29an (19:00).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!