Zabalik dago San Miel jaietako Alkate Txikia izen-ematea

Aiurri 2022ko uzt. 6a, 12:37

Irailaren 30ean, Haurraren Eguna izango da Sanmielen barruan. Egun horretan, eta urtero bezala, herriko neska mutiko banak Alkate Txikien kargua beteko dute. Aurtengoa, gainera, Alkate Txikien 25. urteurrena izango da. Izena emateko epea datorren uztailaren 29an itxiko da, 24:00etan.

2012. urtean jaiotako haurren txanda da aurten. Kasu honetan, aukeraketa zozketa bidez egingo da izena ematen duten umeen artean. Eta izena emateko interesa duen orok, formularioa bete beharko du.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!