Entregaren ordutegia 08:00etatik 17:00etara bitartean izango da. Interesdunek 627 452 397 telefonora deitu beharko dute, eta, ezinbestean, honako informazio hau eman beharko da: izen-deiturak, helbidea eta NAN zenbakia. Hori bai, datu horiek bat etorri beharko dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. Bestalde, artzainak azken erroldan zenbat ardi zituen adierazi beharko du.
Prozedura
Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du, eta zakuak artzainak berak hustu beharko ditu. Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko dio bertan dagoen arduradunari. Horrek esan nahi du artzainak entrega egin baino lehen ordaindu beharko duela. Egiaztagiri hori ezean, ez da artilerik jasoko. Entrega egindakoan, antolatzaileak faktura bat emango dio artzainari.
Aurrez esan bezala, beharrezkoa izango da egunerako ordainketa eginda izatea. Horretarako, honako kontu korronte honetara egin beharko da: ES98 2095 5029 1110 6295 0166. Jarri beharreko kontzeptua izen-abizenak eta baserriaren izena da.