Herritarren onespena dauka Urnietako Udalak proposatuta duen skateparkeak

Aiurri 2022ko uzt. 7a, 13:17

Aurrekontu parte-hartzaileetan herritarren eskaera nagusietako bat izan zen skateparkea. Urte hasieran egin zen lehen bilera: erabiltzaileen lehentasunak entzuteko eta egitasmoaren ideia garatzeko. Ekainean, berriz, Eula Arkitekoak estudioak skatepark berriaren lehen proiektua aurkeztu zuen herritarren aurrean eta harrera ona izan zuen bertaratutako erabiltzaileen artean.

Hala, aurrerantzean, beste zenbait pausu eman beharko ditu Urnietako Udalak: lizitazioa atera eta eraiki . Bide horretan, skatearen askotariko modalitateak praktikatu ahal izango dira, eta Eguzkialde parkean egitea proposatu du Udalak, hain justu ere, "Jauregi Aizkorak" enoresaren parean, trenbidearen beste aldean: "Eremu naturala izaki, zuhaitz eta berdegune artean integratuko da". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!