Odol-emate saioa, uztailaren amaieran

Aiurri 2022ko uzt. 12a, 13:39

Odol emate saio berri bat izango da uztailaren 28an, Gaztelekuan, 16:30etik aurrera. Azken hilabeteetan bezala ezinbestekoa izango da hitzordua hartzea. Azken aldian egin zen moduan Plazido Muxika plazan kokatzen den Gaztelekuan gauzatuko da saioa.

Odola eman nahi duten pertsonek ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute goizean zehar txanda hatzeko: 943 00 78 84. Udalak adierazi duenez, katarroa, mukiak edo eztula bezalako sintomak dituzten pertsonei ez gerturatzea eskatzen zaie.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!