Bina sarrerako lau sorta zozkatuko dira uztailaren 11tik 17ra arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketa uztailaren 18an egingo da. Bi modutara har daiteke parte: online HEMEN klik eginda, edota Sarobeko kutxatilan.
Sinopsia
Piano, errezitatzaile, tiple, soprano eta haurren abesbatzarako idatzitako ipuin musikala da. R. Calmel (1920-1998) konpositorearen “Les chants de la mer” obran arnas hartzen duen “Itsasotik” proiektuak itsasoa maite duen neskatila baten istorioa kontatzen du. Egun batean uretara erori eta arrain erraldoi batek irentsi ostean hondartza batera iritsiko da, eta handik hegazti batzuk bizirik gabeko hiri gris batetara eramango dute. Bertan izarrak konpontzen dituen mutiko bat topatuko du, eta elkarrekin hiriko biztanleen bihotzak aldatzeko zereginean murgilduko dira.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaritza: Gorka Miranda
- Zuzendari artistikoa eta eszenikoa: Mafalda Saloio
- Zuzendaria Easo Eskolania eta Easo Gazte: Enola Arrruebarrena
- Zuzendaria Eskolania Aila: Samara Oruña
- Musika-zuzendaritza: David de Oliveira
- Ikuskera eszenografikoa: Mafalda Saloio
- Testuen itzulpena eta adaptazioa: Marta Garcia
- Eszenografian laguntzea: Emaus eta Gema Poncela
- Argiztapen diseinua: Alaine Arzoz
- Jantzien diseinua: Pascal Robert
- Emauseko koordinazioa: Arantxa Suberbiola
- Laguntzaileak: Emaus eta Ekorec
- Eskerrak: Charly AP, Elena Sanz Aizpurua, Juantxo Monteiro (Barco Clementina).