Jubilatuen Egoitza eraberritzeko lanak hasi ditu Udalak

Aiurri 2022ko uzt. 14a, 10:36

Jubilatuen Egoitza eraberrituko du Urnietako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikoarekin. Eraikinaren solairu guztien barrualdea aldatuko da, eta ezarritako beharren arabera. hasi dira, jada, lanak eta, Udalaren esanetan, hamar bat hilabeteko prozesua izango da. Aurrekontua 900.000 euro ingurukoa izango da.

Behin obra amaituta, eraikinak hainbat erabilera izango ditu, solairu bakoitzaren arabera banatuta. Esaterako, tabernak beheko solairuan jarraituko du. Lehenengo solairuan elkarteen etxea egongo da: zenbait bulegoko gunea izango da, herriko eragileei begira. Bigarren solairua, aldiz, Denda Berri erretiratuen eta pentsiodunen elkarteentzat izango da. Hirugarren solairuak orain arteko erabilera berarekin jarraituko du, baina itxura berrituarekin. 

Bide beretik, birgaitze-lanak direla eta, jubilatuen elkartearekin adostu ondoren, bere jarduera Berrasoetako aparkalekuan dagoen modulura lekualdatzea erabaki da, aldi baterako. Hala, uztailaren 1etik aurrera, bulego bat eta gune bat zituzten bertan, beren jardunarekin jarraitu ahal izateko. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!