UZEko txirrindularien irteera Tourmaletera

Andoni Urbistondo 2022ko uzt. 18a, 08:34

20 bat lagunek hartu zuten parte UZE Urnieta Zikloturista Elkarteak urtero egiten duen Pirinioetako irteeran, pasa den larunbatean. Lourdes eta Bagneres de Bigorre herrien artean dagoen Loucrup herrian jarri zuten kanpamendua, eta handik Tournalet handia igo, Sainte Marie de Campan herritik.

Kide zenbaitek Aspin eta Hourquette d'Ancizan mendateak ere igo zituzten, eta multzoko indartsuenek Luz Ardiden ere bai. Bero sapa handia jasan zuten eta geltoki ugari egin zituzten ur potoak han eta hemen bilatzeko. Gauean goiz eta eguerdian egindako ahalegina berdindu zuten, Besabin egindako afari oparoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!