Lan-eskaintza, San Miel jaiei begira

Aiurri 2022ko uztailaren 19a

Urnietako Udalak iragarri duenez, pertsona bat behar du lanerako Sanmielei begira.  Jaiak iraila amaieran diren arren, aldez aurretik hasi beharko du lanean. 

Lan-eskaintza 5 ordukoa izango da egunean, uztailaren 27an hasita eta datorren urriaren 2ra arte. Dena den, jaietako egunetan prestasun osoa izan beharko du. Lan honetarako eskatzen diren baldintzak honako hauek dira:

  • Batxilergoa edo baliokidea izatea
  • Euskara maila ahozkoan C1 eta idatzizkoan B2
  • Harremanetarako eta kudeaketarako gaitasuna edukitzea
  • Urnietako jaiak ezagutzea
  • Lanerako autonomia izatea
  • Ordutegi malgutasuna
  • Uztailaren 27an lanean hasteko prestutasuna

Kurrikulumak uztailaren 19tik, gaurtik, 21era bitartean jasoko dira. Horretarako, emailez bidali beharko dira sustapena@urnieta.eus helbidera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!