Bisita gidatuak, Buruntzaldeko bazterrak ezagutzeko

Aiurri 2022ko uzt. 20a, 11:34

Donostialdeak, Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen bitartez, bisita gidatuak antolatu ditu Buruntzaldeako bazterrak ezagutzera emateko. Pasa den uztailaren 16an hasi ziren horiek, eta iraila amaiera arte egingo dira; hileko bi.

Honako hau da Behemendik antolatutako bisiten agenda:

  • Uztailaren 16an, Andoain: eliza eta dorretxeen artean. Ordu eta erdiko bisita.
  • Uztailaren 30ean, Lasarte-Oria: aire libreko museoa. Ordu eta erdiko bisita.
  • Abuztuaren 7an, Urnieta: Adarramendi inguratzen. Lau orduko bisita.
  • Abuztuaren 27an, Usurbil: Urdaiaga ezagutzen. Ordu eta erdiko bisita.
  • Irailaren 3an, Astigarraga: Santiagomendi eta ekialdeko mugarriak. Lau orduko bisita.
  • Irailaren 25ean, Hernani: Trikuharriz trikuharri. Lau orduko bisita.

Bisita gidatu bakoitza guztiz doakoa izango da, baina derrigorrezkoa izango da erreserba egitea. Horretarako, donostialdea@behemendi.eus helbidera idatzi edo 656 705 246 telefonora deitu beharko da honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara bitartean. Informazio gehiago behar izanez gero, bide berdinak erabili daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!