Lanpostuari dagokionean, eskatzen da enpresen kudeaketan, administrazio publikoarekin harremanetan eta diru-laguntzen kudeaketan esperientzia duen pertsona bat izatea. Pertsona dinamikoa eta lagunkoia behar da, lidergorako eta konbentzitzeko gaitasuna duena. Ezinbestekoa da euskara jakitea.
Bestalde, lanpostu honetan honako zeregin hauek bete beharko dira:
-
Elkartearen kudeaketa eta plangintza ekonomikoa.
-
Izapide burokratikoak.
-
Elkartekidearentzako telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta.
-
Lankidetza-hitzarmenak kudeatzea.
-
Elkarteak jasoko dituen diru-laguntzak izapidetzea.
-
Udalarekin hitzarmenak negoziatzea eta izapidetzea.
-
Kanpainen plangintza eta kudeaketa.
-
Komunikazioa, webgunearen eta sare sozialen kudeaketa.
-
Prestakuntzak antolatzea.
-
Bazkide berriak erakartzea.
-
Udalarekin lankidetzan aritzea hainbat ekimen abian jartzeko: kanpainak, prestakuntzak, beste proiektu batzuk.
-
Kanpainetako materiala banatzea.
Izen ematea
Lan eskaintza honetara aurkezteko curriculuma eta motibazio gutuna bidali behar díra urnietaonbizi@gmail.com helbidera. Eskaerak aurkezteko datorren abuztuaren 5ean itxiko da. Berehala hastea eskaintzen da.