"Sagastitarrak" antzezlana aurrestreinatuko da Saroben

Aiurri 2022ko uzt. 28a, 08:43
Iturria: Teatro Arriaga

Beste behin, Sarobeko oholtzatik igaroko da Txalo produkzioak konpainia, egin berri duen azken lana aurkezteko: "Sagastitarrak". abuztuaren 16an izango da, arratseko  19:00tan. 

Bost euro balioko ditu sarrerak, eta, ohiko legez, zenbait zozkatuko dira herritarren artean. Horretarako, uztailaren 26tik abuztuaren 1era bitarte, izena emateko aukera eongo da: online, HEMEN klik eginez, edota Sarobeko leihatilan. 

Sinopsia

Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean”. Anton Sagasti, familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane, alabak atzera egin dezan.

Fitxa artistikoa

Egilea: Ramon Madaula
Itzulpena: Martin Agirre
Aktoreak: Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri
Eszenografia: Asier Sancho Senosiain
Jantzien Diseinua: Cristina Martinez
Argiztapena: Julen Zaballa
Teknikoa: Alfredo Medina Lirio
Argazkiak: David Vicente
Kartela: Asier Sancho Senosiain
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!