Buruntza tontorrean ipinitako ingurumen panel informatiboak kendu izana salatu du Jarkik

Aiurri 2022ko uzt. 29a, 08:26

Mapa, hirugarrenez ipinita

Ekainean, ekologismoaren gaineko kanpaina egin zuen Jarkik. Hala, Buruntza mendiaren tontorrean, mapa bat ipini zuen, "bertako eta inguruko txikizioak seinalatzeko", besteak beste, erraustegia, AHT, autobideak... Ekainaren 11n ipini zen lehen aldiz, eta 12 eguerdirako mapa "desagertua" zegoela salatu du talde eragileak.

Hori dela eta, mapa osoa eta markoa berriz egin, eta bigarren aldiz jarri zen tontorrean uztailaren 21ean. Taldekideek adierazi dutenez,  beste behin, ordu batzuetara mapa kenduta zegoen, kasu honetan egitura eta markoa bere horretan utzita, eta papera mendian botata eta apurtuta. Hortaz, hirugarrenez ipini da. Horregatik guztiagatik, erasoa salatu nahi dute Jarkiko kideek. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!