Burgosko Itzulian lehiatuko da, Vueltan izateko esperantzan

Aiurri 2022ko abu. 2a, 12:30

Denboraldia aurrera doa eta Euskaltel Euskadiko Mikel Iturria urnietarrarentzat hauxe lasterketa onenetan parte hartzeko aukera. Klasikoan eta Ordizian izan ondoren, gaur abiatuko den Burgosko Itzulian lehiatuko da. Jomugan du Vueltako zortzikoan sartzea.

Abuztuaren 19an hasiko da Espainiako Vuelta, Herbeheretan. Irteeran egon nahi luke Iturriak. Gogoan, 2019an Urdaxen lortu zuen garaipen sonatua.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!