Urnietako igerilekua zabalik izango da irailaren 11ra bitarte

Aiurri 2022ko ira. 1a, 13:13

Astelehenetik igandera, eta, hiru hilabetez jarraian, igerilekua zabalik izan da 10:00etatik 20:30etara. Ikasturtea hasi bitarte, beraz, igerilekuaz gozatzeko aukera izango da. Eguraldiak lagunduz gero, frexkatzeko aukera aproposa da. Ondo baino hobeto baliatu dute aukera hori urnietar eta andoaindar askok.

Aspaldiko udarik beroena izan da, eta Urnietako igerilekua urnietar eta andoaindar askoren pausalekua izan da uda honetan. Ekainaren 11n zabaldu zituzten ateak eta datorren irailaren 11n itxiko dituzte.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!