Sanmielak 2022

Kontzejupeko pala eta pilota txapleketa egingo du UKEk, Sanmielen harira

Aiurri 2022ko ira. 2a, 09:18

Ohiturari jarraiki, eta San Miel jaiak ate joka direla herrian, kontzejupeko txapelketa antolatu du Urnietako Kirol Elkarteak udalarekin batera elkarlanean: palako eta esku pilotako lehiaketak, San Juan plazako arkupeetan.  Hilaren 13an izango da hitzordua, asteartearekin, arratsaldeko 16:30ean hasita.

Adinaren araberako taldeetan sailkatuko dira, buruz buruko pilota partidak:

  • Prebenjaminak: 2015 eta 2016 urteetan jaioak.
  • Benjaminak: 2013 eta 2014 urteetan jaioak.
  • Alebinak, 2011 eta 2012 urteetan jaioak.
  • Infantilak: 2009 eta 2010 urteetan jaioak.

Bestalde, 16 urtetik gorako helduentzako, teniseko pilotaz jokatuko den buruz buruko pala txapelketa antolatu dute. Parte hartzaileen disposizioaren arabera antolatuko dute txapelketa eguna eta ordua.

Atzotik irailaren 12ra bitarte izango dute aukera izena emateko, bi modutara: 943 00 80 33 telefonora hots eginda, edota Lekaio kultur etxera joanda. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!