Sanmielak 2022

Udalak jai parekideen aldeko formakuntza saioa antolatu du, Sanmielei begira

Aiurri 2022ko ira. 2a, 13:40

Urnietako Udalak formakuntza saioa antolatu du irailean jai parekideen alde bidea egiten jarraitzeko helburuarekin. Jaietan bereziki parte hartze aktiboa duten norbanakoei zein eragileei dago zuzendua, eta, udalak adierazi duenez, "nahia da  indarkeria matxista mota honen inguruan kontzientziazioa sustatzea, erantzuteko estrategiak lantzea eta herri-babes sarea eraikitzen hastea". Hamasei urtetik gorakoi begirakoa izango da ikastaroa. 

Irailaren 14an euskaraz izango da formakuntza, eta, aldiz, 15ean, gazteleraz. Lekaio Kultur Etxean egingo da, 17:30-20:30 artean. Izen-emate epea irailaren 2tik 11ra arte egongo da zabalik, lekua bete arte. Horrela eskatuz gero, zaintza zerbitzua eskainiko da. Izen emate formularioan eskatu behar da zerbitzu hori.

Bi modutara eman daiteke izena: ESTEKA HONEN bidez edota zuzeneko izen ematea eginez Bertanen (943 008 000), 07:30-14:30 bitarteko ordutegian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!