Sanmielak 2022

Bertso-afaria, Sanmielen atarian

Aiurri 2022ko ira. 5a, 08:51

Ohiturari jaramon eginda, San Miel jaien aurreko asteburuan, bertso-afaria izango da Urnietan: hilaren 23an, ostiralarekin, iluntzeko 20:00etan, errimez gozatzeko aukera izango dute bertsozaleek, Oianumen egingo den afariaren bueltan, Poxta Zahar elkarteak eta Aiurrik antolatuta.

 Amaia Agirreren gidaritzapean, ariko dira kantari Maialen Lujanbio Zugasti eta Amets Arzallus Antia bertsolariak, Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusiko finarelako bi hilabete pasatxoren faltan. 

Sarrerak

Hitzordurako sarrerak asteazkenean ipiniko dira salgai, hilaren 7an, 30€-ko kostuan: Urnietan, Matxo, Kantoi eta Oianumen; eta, Andoainen, aldiz, Ernaitza liburu-dendan nahiz Aiurrin bertan.  

Menu begetarianoa

Menu begetarianoa hautatzeko aukera izango dute herritarrek. Nola? Txartela erosita eta urnieta@aiurri.eus helbidera jakinarazpena bidalita. Irailaren 20ra bitarte izango dute aukera horretarako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!