Gaztelekuak ohiko ordutegia mantenduko du ikasturte honetan:
- Astelehen eta astearteetan: 17:00-19:30
- Asteazken eta ostegunetan: 17:00-20:00
- Ostiraletan: 17:00-19:00 (DBH1 eta DBH2) eta 19:00-21:00 (DBH3 eta DBH4)
Irekiera aurretik, ordea, ate irekien jardunaldiak izango dira hilaren 12an zein 13an Lehen Hezkuntzako 6. mailako nerabeentzat, instalazioak eta bertako dinamika gertutik ezagutzeko. Horretarako, nahikoa izango da bertan azaltzearekin.
- Irailak 12: 17:00-18:10 EGAPEkoak eta 18:20-19:30 MAGALEkoak.
- Irailak 13: 17:00-18:10 MAGALEkoak eta 18:20-19:30 EGAPEkoak.
Jarduerak
Irailren 21ean hasiko ditu Gaztelekuak irteerak. DBHko nerabeei zuzenduta egongo da eta uretako jarduerez gozatzeko aukera izango dute. Beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea:
- Irailak 14, asteazkena: 17:00-20:00
- Irailak 15, osteguna: 17:00-20:00
- Irailak 16, ostirala: 17:00-21:00
Bestalde, irailaren 28an ginkana bat egingo da 16:30-18:30 bitartean. Jarduera horretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Gaztelekuan izena ematea honako egun hauetan:
- Irailak 26, astelehena: 17:00-19:30
- Irailak 27, asteartea: 17:00-19:30