Zabalik dago Urnietako Kiroldegiko ikastaroetan matrikulazioa egiteko epea

Aiurri 2022ko ira. 7a, 09:16

Urnietako Kiroldegiak datorren irailaren 27an hasiko du aurtengo ikasturtea, bi urteko eraberritze-lanen ondoren, pasa den ekainaren 8an kiroldegi berria martxan ipini ostean.

Kirol ikastaroak hilabete amaieran hasiko baldin badira ere,  irailaren 18ra bitartean egin beharko dute matrikulazioa ikasle berriek. Kiroldegian bertan egin behar da honako ordutegi honetan:

  • Astelehenetik ostiralera, 08:30-22:00 ordutegian
  • Larunbatetan, 09:00-21:00 ordutegian
  • Igande eta jai egunetan, 09:00-14:00 ordutegian

Izena ematean, Urnietan erroldatutako herritarrek izango dute lehentasuna . Behin ikasturtea hasita, egiaztatutako osasun arazo kasuetan bakarrik onartuko da dagozkion kuotak ezeztatzea edo itzultzea. Eta langabezian egoteagatik deskontua eskatzen duten pertsonek, ikastaroetan matrikulatzerakoan bizitza laborala eguneratuaren kopia aurkeztu beharko dute. Gainera, %20ko hobaria izango dute herrian erroldaturiko familia ugariek edo/eta gurasobakarrek (ikasleak bere txartela aurkeztu behar du matrikula egitean). Langabezian daudenez gain, gazte edo ikasle txartela edukitzeagatik deskontua eskatzen dutenek, matrikulatzerakoan aurkeztu beharko dute.

Ikastaroak gutxiengo ikasle kopuru zehaztu batek izena ematen badu bakarrik emango dira, eta beharrezkoa izanez gero, zozketa egingo da, 3. adineko ikastaroan izan ezik.

Ikastaroen hizkuntzei dagokionez, jokabidea talde bakoitzean euskara ulertzen dutenen eta ez duten kide kopuruaren arabera definituko da.Guztira 16 kirol ikastaro eskainiko dira, eta horietatik zenbait lehen aldiz eskainiko dira:

  • Spinning
  • Zunba (*)
  • Total trainning (*)
  • Tonifikazioa (*)
  • 3. adina
  • Aholkularitza gimnasioan
  • Pilates (*)
  • Gimnasia funtzionala (*)
  • Bodypump (*)
  • Gap-progresiboak (*)
  • Cardiobox (*)
  • Defentsa pertsonala (*)
  • Haurdun gunea (*)
  • Bizkar eskola (*)
  • Stretching (*)
  • Hezi jolas (*)

Zerrendan izartxoarekin (*) agertzen diren ikastaroen kasuan, 21 urte azpiko, 65 urtetik gorako, langabetu, pentsiodun eta ikasle edo gazte txartela duten abonatuek %20ko deskontua jasoko dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!