Oparo dator iraila Saroben

Aiurri 2022ko ira. 8a, 10:35
Kyxo musika taldeko kideak. Iturria: Kutxa Kultur

Sarobe arte eszenikoen guneak lau emanaldi programatu ditu hilabeteari begira: antzerkia, dokumentalen proiekzioa, kontzertua eta dantza ikuskizuna.

Ekitaldi guztiak doakoak izango dira, baina beharrezkoa izango da gonbidapenak eskuratzea Sarobeko bulegoan edo bibe.me webgunean.

Trabajos de interior antzezlana

Behibi’s antzerki konpainiaren lana da agenda irikitzen lehena: hilaren 11n, iluntzeko 19:00tan. Klik bakarrean, eksuratu gonbidapenak, HEMEN.

Sinopsia

Benetan nihilista den emakume bat, kabestruekin bizi dela konturatzen da, hamster gurpil batetan bezala. Alferkeri existentzialaren erruz aberetuta dagoela, mundu anitz, urduri, kaotiko eta zehaztugabe batean bizi dela. Berea zentzurik gabeko existentzia dela, estua eta estresatua. Hala, lanari ekiten dio: plastikoak eta kanaberak erabiliz instalazioak egiten ditu, bere eskeletoarekin mintzatzen da, bere aldartea eta bere kanpoko itxura uztartzen saiatzen da; pozik jartzen da, funky, konspiranoika eta patafisika… Gogaitasun existentziala bilaketa motore gisa hartuta, bizitzearen funtsezko ariketa denak emanda esploratu nahi du.

Mendi Tour 2022

"Amagana" eta "Mendiak 1976" dokumentalen proiekzioa izango da hilaren 22n, arratsaldeko 19:00tan, Mendi Tour 2022 ekimenaren barruan. Gonbidapenak eskuratzeko, egin klik HEMEN

Sinopsia (Amagana)

Itziar Zabala Dimako eskalatzaile profesionalaren jaioterria eta kirol ibilbidea Bizkaiko paisaietan erroturik dago, beti ere, Baltzola babesgune izanda. Haren altzoan, Baltzolako erraietan, hasi eta segida duen istorioa da Itziar Zabalarena, pasioaren bihotz-minak gidari dituela, batzuetan gozo, besteetan garratz, baina beti aberats. Bihotz Gorosperen ahots eta kanten doinura egiten du amets eta kulunka, Itziarren arimak.

Sinopsia (Mendiak 1976)

Shakhaur (HinduKush/Afganistan 7.116 m) mendia 1976. urtean lehendabiziko 7000 euskalduna izan zen. Tontor honek, ameslari batzuk historia egingo zuten ezezagun batzuetan bihurtu zituen. Istorio ezezaguna, erronkaz, ametsez eta abenturaz baina minez beterikoa ere. Shakhaurren jaitsieran Leandro Arbeloak bizitza galdu zuen eta urtebete beranduago Javier Pastorrek bizitza galduko zuen Julian Lasterrarekin Mont Blanceko Couloir Gervasuttiko eskaladan. Lagundu gaitzazu ametsez zein zorigaitzez beteriko istorioa argitaratzen. Ezinezkoa zirudiena lortu zuten dena arriskuan jarriz.

Egape Dantza Taldearen emanaldia

Iraileko egitarauari amaiera emate aldera, dantza-ikuskizuna taularatuko du Egape DantzaTaldea konpainiak. Irailaren 24an, larunbatarekin, 45 dantzarik hartuko dute parte, Sanmielen atarian, Edu Muruamendiarazen gidaritzapean sortutako 19 piezak jendaurrean aurkezteko asmoz. Gonbidapenak nahi? Egin klik HEMEN.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!