"Jaiak guztienak direla" islatzen ahalegindu da egilea. Pozik agertu da, herri bizilaguneko kartel-lehiaketa irabazi izanagatik, "ezagun asko" baiztauzka Urnietan.
Nerea Uraldek irabazi du Urnietako jaiak iragartzeko udalak martxan jarritako kartel-lehiaketa. Orotara, zazpi lan aurkeztu ziren, eta, andoaindarrak eraman du 450 euroko saria, jai batzordeak uztailren 27an egindako bileran hala erabakita. Bigarren aldia da lehiaketa hori irabazten, izan ere, 2015. urtean ere bere proposamena izan zen gogokoena.
"Jaiak guztienak direla" islatzen ahalegindu da egilea. Pozik agertu da, herri bizilaguneko kartel-lehiaketa irabazi izanagatik, "ezagun asko" baiztauzka Urnietan.