Zabalik da Sarobeko eta Lekaioko kultur ikastaroetako matrikulazio-epea

Aiurri 2022ko ira. 8a, 11:33

Hilaren 21era bitarte izango dute herritarrek Lekaioko nahiz Sarobeko ikastaroen eskaintzen berri izan, eta haietan izena emateko aukera. 

Onartutako ikasleen zerrendak irailaren 27an emango da ezagutzera. Honatx 2022-2023 ikasturtean bi eraikinetan zabalduko den eskaintza:

Sarobe arte eszenikoen gunea

Funky ikastaroa (astelehena, asteazkena eta ostirala) eta udal antzerki tailerra (ostirala, soilik) emango dira. Prezioari dagokionez, ezberdina da, Urnietan erroldatuta daudenentzat nahiz herriaz kanpokoentzat. Bestalde, deskontuak izango dituzte honakoa talde hauek: familia ugari baten parte direnek, 21 urte azpikoek edo 65 urtetik gorakoek, ikasle edo Gazte txartela dutenek, baita langabeek eta pentsiodunek ere. Kasu guztietan derrigorrezkoa izango da dagokion dokumentazioa aurkeztea.

Izen-emateari dagokionez, Saroben bertan egin daiteke (astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 eta 16:00-18:00), baita BERTAN herritarrentzako zerbitzuan ere (astelehenetik ostiralera, 07:30-14:30).

Lekaio kultur etxea

Helduei begirako zenbait ikastaro jarriko dira martxan: joskintza, zur taila, marrazketa eta pintura eta eskulanak. Bestalde, haurrek ere izango dute beren tokia: joskintza, marrazketa eta pintura, eta eskulanak.

Ez dute berdin ordaindu beharko haurrek nahiz helduez, ez eta urnietarrek edo herrian bertan erroldatuta ez daudenek ere. Lekaioko ikastaroetan ere deskontuak izango dituzte Saroberen kasuan aipatutako baldintza betetzen dituzten taldeetako kideek. Halaber, aipatu helduei zuzendutako marrazketa eta pintura ikastaroko ordutegia aldatu egin dela. Ikastaroaren ordutegi berria 18:30-20:30 izango da, asteartero.

Izena emateko, Lekaio kultur etxean (astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 eta 16:00-18:00) egin daiteke, edo BERTAN zerbitzuan (astelehenetik ostiralera, 07:30-14:30).

Ikastaro bakoitzaren informazio zehatzagoa eta baldintzak jakiteko, HEMEN.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!