Euskara ikasteko edo zorrozteko aukerak euskaltegi homologatuetan

Aiurri 2022ko ira. 13a, 12:39

Ikasturte berria hastearekin batera, euskara ikasteko edo maila hobetzeko hainbat ikastaroren eskaintza egin dute Urnietako AEK-k eta inguruko herrietako euskaltegi homologatuek. Matrikulazioa dagoeneko irekita dago, eta irailaren bukaera arte egongo da

Hizkuntzarekin lehen harremana dutenetatik beren euskara zorroztu nahi dutenera arte zuzendutako ikastaroa da. 

Urnietako Udalak erroldatuentzako diru-laguntzak eskainiko ditu, ordaindutako matrikularen % 85 eta % 100 bitartekoak, beti ere 600 euroko mugarekin. HABEk ere (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundea) diru-laguntzak ematen ditu gainditu edo egiaztatu den maila bakoitzeko.

  • A1 maila: 600 euro
  • A2 maila: 800 euro
  • B1 maila: 900 euro
  • B2 maila: 1.000 euro
  • C1 maila: 700 euro (1992an edo ondoren jaiotakoak) / 150 euro (1991n edo aurretik jaiotakoak)
  • C2 maila: 100 euro

Hala, udalak iragarri du bere diru-laguntza osagarria dela, alegia, batetik, HABEren "diru-laguntza jasotzeko eskubidea duten herritarrei
ordaindutako matrikularen kostua estali arteko dirulaguntza eman nahi zaie", eta, bestetik, "HABErengandik diru-laguntza jasotzeko eskubiderik ez duten herritarrei ahalik eta diru-laguntzarik handiena eman nahi zaie.

AEKren matrikulazioa

Urnietako AEK euskaltegiak 22-23 ikastuteari hasiera emango dio urrian eta irailean zehar abian jarri du matrikulazio-kanpaina hilaren 30 arte. HABEren eta Urnietako Udalaren dirulaguntzak jasotzeko aukera. Izena emateko edo informazio gehiago: urnieta@aek.eus, 662 33 87 47 edo euskaltegian bertan (Errekalde kalea 1).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!