Aurrekontu irekien bigarren fasean, 36 proiekturen artean aukeratu beharko dute urnietarrek

Aiurri 2022ko ira. 16a, 09:02

Martxan da  Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2022-2023ko Aurrekontu Irekien bigarren fasea: gipuzkoarrek 36 proiekturen artean izango dute erabakitzeko aukera, tartean, urnietarrek. 

Urnietaren kasuan, 231 galdetegi jaso ziren parte-hartze prozesuko lehenengo fasean. Urnietan erroldatuta dauden eta 16 urte baino gehiago dituztenek aurkeztu zituzten proposamenak. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak kapsula bat jarri du Urnietako San Juan plazan bigarren txandarako, eta bertan aukeratu beharko da proiektu gustukoena honako ordutegi hauetan: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!