Amaitzear da aisialdiko begirale edo zuzendari izateko ikastaroentzat diru-laguntzak eskatzeko epea

Alba Cabrera Jauregi 2022ko ira. 16a, 09:20

Datorren irailaren 30era arte egongo da irekita urnietarrentzat 2021-2022 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egiteagatik dirulaguntza eskatzeko epea. Zehatz-mehatz, ikastaroa 2021eko uztailetik 2022ko irailera bitarteko herritarrek eska dezakete. 

Diru-laguntza jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da honako baldintz ahauek betetzea:

  • Urnietan erroldatua, gutxienez ikastaroa amaitu baino sei hilabete lehenagotik.
  • 16 urtez gorakoa izatea ikastaroaren hasieran.
  • Ikastaroa euskaraz izatea.
  • Jaurlaritzak homologatua izatea.
  • Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua eskuratzea.

Begirale ikastaroa egin dutenei matrikularen %50a ordainduko zaie, gehienez 250 euro. Zuzendari ikastaroa egin dutenei ere matrikularen %50a ordainduko zaie, baina hauen kasuan gehienez 170 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!