Zabalik da Sarobeko yoga ikastaroetan izena emateko epea

Aiurri 2022ko ira. 16a, 09:32

Irailaren 27an hasiko da eta ekainaren 16an amaituko da yogako ikastaroa Saroben. Bada, jada aukera dago izena emateko, hilaren 21era bitarte. 

Honako ordutegi hau izango du ikastaoak:

  • Astelehen eta asteazkenetan: 09:15-10:45.
  • Astearte eta ostegunetan: 09:15-10:45, 17:30-19:00 eta 19:00-20:30.

Ikastaroaren tarifak

Tarifa arrunta 369,24 eurokoa izango da urnietarrentzat. Aldiz, 295,8 euro ordaindu beharko dituzte urnietako 21 urtetik beherakoek, 65 urtetik gorakoek, pentsiodunek, langabetuek eta gazte edo ikasle txartela dutenek. Urnietan erroldatutako familia ugarietako eta guraso bakarreko pertsonek, gainera, %20ko hobaria izango dute dagokien prezioarekiko.

Herritik kanpo erroldatuta daudenek ere part ehartzeko auker aziango dute. Horientzat ikastaroak 443,70 euroko kostua izango du.

Izen-emateak Saroben egingo dira, astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 / 16:00-18:00 ordutegian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!