Julen Loidik irabazi du Xoxokako pilota txapelketa, Iñigo Irisarriren aurka

Aiurri 2022ko ira. 19a, 10:53

Xoxokako pilota txapelketako finala jokatu zen larunbatean; Julen Loidi andoaindarrak Iñigo Irisarri adunarrari irabazi zion (22-18). 3. eta 4. postuak Josu Mujikaren eta Xabier Ansaren artean erabaki ziren; Mujikak erraz gailenduta hirugarren postuan sailkatu zen (22-7).

Norgehiagoka orekatua eta bizia izan zen. Oso partida fisikoa eta teknikoa izan zen; adunarra pilotari teknikoa da eta andoaindarra fisikoagatik nagusitzen da. Horiek horrela, pilotazaleek partida ikusgarria ikusteko aukera eduki zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!