Angelo Jimenezen "Zaintzailea" eskulturak irabazi du Urnietako I. Eskultura Lehiaketa

Aiurri 2022ko ira. 20a, 13:20

Angelo Jimenezen "Zaintzailea" eskulturak irabazi du Urnietako I. Eskultura Lehiaketa, proiektu bozkatuena izan baita beste bi finalisten artean:  "Zainduz" eta "Aequilibrium". Hilaren 10ean itxi zen hilabete iraun duen fasea, eta 14 urtetik gorako herritarrek izan dute aukera bozkatzeko.  

120 kiloko eskultura da irabazlea da, eta altueran 162 zentimetro, luzeran 99,5 zentimetro eta zabaleran 60 zentimetro hartzen ditu.

Eskarmentuko eskultorea
Jimenez Usurbilen jaioa da, baina azken 15 urteak Urnietan daramatza bizitzen. Herrian bizi denetik darama harriak eta materia desberdinak lantzen. Hernanin ikasi zituen teknikak, eta, ordutik, bere kabuz ikasi du beste materialak nola landu; adibidez, burdina. Besteak beste, hiru erakusketa antolatu ditu aurrez: Biteri kultur etxean (Hernani), Lekaio kultur etxean (Urnieta) eta Betharram aretoan (Azpeitia).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!