Sarek aurtengo jaialdi handiena antolatuko du Donostian, datorren urriaren 8an. “Etxera bidea gertu!” lelopean egun osoko egitaraua prestatu dute, adin tarte guztientzat aproposa. Musikariak, bertsolariak, pailazoak, trikitilariak... Jai handia izango da Illunbekoa. "Euskal presoak etxetik gero eta gertuago daudela eta herritarrok ere etxeratze prozesu hori gauza dadin gertu, prest gaudela" adierazteko antolatu dute ospakizuna. Horren harira, Urnietan agerraldi jendetsua antolatu dute.