Aurten, ordea, aldaketekin dator, antolatzaileek adierazi dutenaren arabera:
- Ez da tiketik erosi behar: mahaiak prestatuko dira, eta baita aulkiak ere. Mahai guztiak betetzen direnean, ez da toki gehiago egongo. Aurten, handiagoa da karpa eta beste urteetan baino eserleku gehiago egongo dira
- Ogia: Nork bere ogia eraman beharko du.
- Sagardoa: kupela egongo da, urtero bezala, agortu arte. Txosnak irekita egongo dira, bien bitartean.